2008-12-06

USANSOLOKO KROSSA

Eguraldi euritsua berriz ere, baina tira Usansolon urtero gauza bera da eta dagoeneko horregaz kontatzen dogu. Hori gutxi bada, zubia ere, asteburu luzea eta beraz hainbat familia hortik joateko aprobetxatu dabe.
Hemen geratu diranak Usansolora joan eta lagunekaz disfrutatzeko aukera izan dogu.

Txikiak gero eta hobeto amaitzen dabe eta esan dezakegu gero eta hobeto maneiatzen dirala distantzia luzeetako lasterketa hauetan. Alebinak eta infantilak ere gustura ibili gara eta dagoeneko 2000m-tako lasterketak eta hortik gorakoak ez deutse beldurrik emoten. "Makina" batzuk dira bai horixe.
Merito itzela daukie eta ea hareen gurasoak animatzen diran seme-alabak egiten dabezan esfortsuak ikusita.

PISTAKO TOPAKETAK HASI DIRA

Urte barria eta taldekide barriak ere. Pistako abentura hasi berria da eta hona hemen egindako proba batzuen laburpentxoa. Txikiak, abiadura 60m eta luzeeran ibili ziran, baita erreleboan ere. Alebinak gauza bera. Eta infantilak aurreko asteburuan abiadura luzean 150m, disko jaurtiketan eta 500m ko lasterketan.

Apurka- apurka argazkiak eskuineko bilduman sartzen joango gara.
Ondo izan eta kiroltasunez bizi!!!

2008-11-27

TRIANOKO KROSSA

Kaixo guztioi. Ikusten dozuenez, pasa den asteburuan, nahiz eta eguraldi txarra izan: Hotza, euria...Negu giroa orokorrean. Han, La Arboledan, izan ginan Kirikiño ikastolako atletismo taldeko gehienak. Loti edota eguraldi txarragaz urteten ez diren batzuk izan ezik.
Hasieran kosta jakun lupetz artean sartzen, baina gero gustora eta pozik ibili ziran gure atleta guztiak. Txikietatik hasita, benjaminak, alebinak eta baita infantilak ere.
Horrelako lekuetan normala danez guraso eta entrenatzaileak ere ezin izan ziran kotxeetara garbi itzuli.
Egun hauetan krosa amaitzean hartutako edari, janari edota arropa zikuak atseginez eta gustorago hartzen dabez umeek.
Tira ba, dagoeneko hurrengo krosaren zain geratzen gara. Ondo izan eta segi aurrera!!!