2010-05-19

BIZKAIKO TALDEETAKO FINALAK



Gure alebinak aurreko asteburuan Santurtziko pistan izan ziran, Bizkaiko taldeen arteko finaletan parte hartzeko.
Urte hasieratik hasieratik bezala, han izan ziren gure atletarik onenak euren esfortsua eta gogoak mahai gainean jartzen.
Esan beharra dago gogotsu alai eta primerako jarrerarekin ibili zirela egun horretan eta urte osoan zehar.
Eskerrak ere euren guraso eta familiarrei umeei honelako jardueratan parte hartzeko aukera emoteagaitik.

2010-05-01

MINI ATLETISMO GALDAKAON

Aurreko asteburuan mini-atletismoko topaketa izan dogu Galdakaoko pistan. Gure atleta benjamin eta alebinak joan ziran.
Froga desberdinetan parte hartzeko aukeragaz: Vortex jaurtiketa, abiadura lasterketa 60m, triple edo jauzi hirukoitza, obstakulodun iraupen froga eta amaitzeko errelebo luzeak.




Eguraldia lagun izan genduan goiz guztian zehar, eguzkitsu, tenperatura bikaina eta hau dana gutxi balitz lekua, primerakoa. Galdakaoko taldeak daukan instalazio bikainaz disfrutatzeko aukera, hara zelako pista.






Eskatuko al deutsagu horrelako pista gure ikastolako zuzendariari? Je,je paregabea litzateke.
Ametsak alde batera utzita hemen daukazuez ateratako argazki batzuk eta gogoratu. Animatu komentarioak sartzen: baiegun honeri buruz edo edozein galdera egiteko. Komunikatzeko modu ona baita. Horretarako amaieran dagoan koadrikulan sakatu.
Laster arte eta ondo segi bai guraso zein atleta gazteak.
Primerako lana egiten ari zarie, eutsi goiari, animo!!!



2010-04-10

EGONALDIA SANTANDERREN


Gure kadeteetariko bat I.S, argazkietan ikusten dan moduan oprretan ere entrenatzen ibili da, egia esan Santanderrera joan da Bizkaiko 20urte azpiko selekzio batekin.
Hantxe goiz ta arratsaldez entrenatzen ibili zan egun baten, Bizkaiko federazioko entrenatzaileen esanetara.
Entrenoak hesietara begira izan ziran denbora guztian, horretarako konbokatuta izan baitzan.
Animo I.S segi horrela eta gogoratu, disfrutatzea saririk onena da, ez dogu ezer irabazi ez gainditu behar.
Gainditzekotan zure nahiak eta helburuak aipatzea baino ez dago.
Segi horrela!!!

ORTUELLAN ENTRENATZEN

Infantilak eta kadeteak, ortuellan entrenatzen hasi dira, puntualki asteko entrenamentua han egiten eta gehienetan, asteburu libreetan. Bai gure benjaminak eta alebinen txapelketak direnean edota lehiaketarik ez dagoanean.
Hona hemen egun baten erakusle gisa ataratako argazkiak.
Ikusten dozuenez estalitako pista eta atletismorako baliabide guztiak, area, hesiak ,pista, aldagelak...
Eta ikusten dozuenez, guraso batzuen inplikazioa, bai kotxea jartzen eta batzuk ere area behar bezala baino hobeto jartzen. HORI ESTILOA!!!
Eskerrik beroenak guraso hauei.

2010-03-01

MINI ATLETISMO EGUNA

Pasa den hilean ospatu egin zan mini atletismoko lehenengo ekitaldia leku itxi baten. Denboraldi hasieran eguraldiagaz zorte txarra euki eta gero, oraingo honetan ez da holango kexkarik egon.
Primeran ibili ginan han elkartutako guztiak eta honen berri emoteko, berba egin beharrean hobe bideotxo hau ikustea.
Animo eta hurrengorarte!!!

2010-01-28

MUSKIZ-eko KROSSA

Eguraldi eskasa igerrita egoan baina lasterketak jokatzen ziran bitartean euria ez zan agertu, honek lagundu eban egondako parte hartze haundiagaz gauzak primeran urtetako.
Dagoeneko gure benjaminak distantziarekin ondo moldatzen dira eta batzuk aurrean heltzen saiatzen diran bitartean, besteak amaitzearekin konformatzen dira. Hori bai, den-denak ondo baino hobeto.

JABALINAKO ADITUAK

Gure mutilak gero eta adituagak dira jabalina kontuetan, beno, jaurtiketetan orokorrean. Baina esan beharra dago jabalina eta diskoa direla gaur egun euren gustokoenak. Segi horrela eta ea hurrengoan jabaliuna estadiotik kanpo botatzen dozuen.