2013-12-23

ATLETISMO TXIKIA KIRIKIÑO (2013-12)

Aurten Kirikiñon izan dugu atletismo txikiaren bigarren jardunaldia.
Gustura izan ginen eta esan beharra dago antolaketan lagundu zuten guztiei esker primeran urten zela.
Beraz eskerrik beroenak, ikastolako langile desberdinei, kirol koordinatzaileari eta noski bolondres etorritako infantilei eta G.R maisuari ere.
Gure atleta txikiak oso ondo ibili ziren froga guztietan, abiaduran, hesietan, vortexean, multisaltoetan eta noski, erreleboetan.
Argazkiak ikusteko, klik behean eta norbait argazki gehiago baditu, mesedez luzatu guri.
KLIK!

2013-12-22

USANSOLOKO KROSA 2013

Egun paregabea, giro ederra, zubia eta Usansoloko kros zirkuitoa.
Han izan ginen berriz ere ikastolako atleta txikiak eta gazteak.
Lasterketa bikaina egin zuten han izandako guztiak, distantziei neurria hartuz eta helmugan jasotako sariaz gozatuz baita ere, je, je!
Hemen ikusgai argazki batzuk! KLIK!

2013-12-04

ATLETISMO TXIKIA (Artunduaga, 2013-11-30)

Aurreko asteburuan,  artunduagako kiroldegian izan ginen Atletismoko txikiaren topaketa dela ta.
Han batu ginen benjaminak eta alebinak eta horrela: 60m hesiak, 60m, Vortex jaurtiketa, luzeera jauzia eta erreleboak egin genituen.
Han gertatutakoaren argazki batzuk, hementxe.

Datorren asteburuan, usansoloko krosean izango gara, baita Portugaleteko gabonetako krosean.

2013-11-17

BILBOKO HERRI KROSA 2013

Denboraldi berria hasi da orain aste batzuk. Dagoeneko gure infantilak eta kadeteak hiru asteburu daroe lehiaketetan murgildurik.
Asteburu honetan berriz, Herri krosean izan gara, bai guraso, ikasle eta monitoreetako batzuk ere.
Eguraldiak ez du lagundu, baina ikusten dugunez aurpegi ona jarri eta han izan gara.
Hasiera da baina, denboraldi honetan, berriz ere denok batera korrika egin ahal izateko aukera izango dugu ziur.
Animatu gaitezen beraz, zapatilak jantzi eta noiz-behinka korrika egitera.
Aupa Kirikiño Atletismo taldea eta zorionak gaur Herri Krosean parte hartu duzuen guztioi.

2013-05-11

BIZKAIKO TXAPELDUNAK 2013. ZORIONAK!!!

Asteburu berria eta gure infantilak sasoitsu dabilzela erakutsi dute, nahiz eta euren lehenengo urtea izan.
Zoriondu beharra daukagu talde guztia erakutsi duen gogo eta giro ezin hobeagaitik. Eta nola ez, letra maiuskulaz, Aitor Ibáñez Bizkaiko altuera txapelduna eta Jokin Kortazar, 220m hesietan txapeldun eta 2. altueran. 
Sekretua ikusgai goiko argazkian: Zorte onaren pin bat, bata besteari utzita.

Zorionak ere Estitxuri, Kirikiño ikastolan 3ooom martxa egin duen lehenengoko atleta, eta ondo egin ere.
Argazki gehiago ikusteko: KLIK HEMEN!!!

2013-05-10

BIZKAIKO TALDEEN FINALAK

 Pasa den asteburuan taldeetako finalak ospatu ziren Basauriko kiroldegian.
Han alebinak eta infantilak joan ginan.
Alebinak lehenengo urtea izanda, primeran ibili ziren. Sailkapenean 4. postua lortuz.
Infantilak ere lehenengo urtea kategoria honetan baina hori bai esperientzia gehiago erakutsiz. 2. postuan gelditu ziren. Hori bai, lehenengoekin puntu berdinekin berdinduta. Beste talde honek, lehenengo postu bat gehiago lortu zutenez froga guztiak kontutan hartuz, garaile urtenzen.

PRIMERAN eta ZORIONAK beraz gure alebin eta infantilentzat.
Hurrengo asteburuan banakako finalak. Infantilak 11n eta 18an alebinak.
Ea batenbat Euskadiko txapelketarako sailkatzen den. Zorte on danori!!!

GURE ARGAZKI BATZUK KLIK
BESTE ARGAZKI BATZUK IKUSTEKO KLIK HEMEN!!!

2013-03-28

PISTAKO FINALETARA BEGIRA

 Naia eta Jokin bai luzeera eta hesi lasterketetan euren trebetasunak hoberatzen doaz. Entrenamentuetan egindako ahaleginen eta erakutsitako arretari esker. Segi horrela!
Altuera jausian eta jabalina jaurtiketan ere gustura eta ondo aritu ziren.

Argazki gehiago. Klik!

2013-02-15

PROBA KONBINATUAK (OTSAILA 12)

 Aurreko asteburuan proba konbinatuak izan ziren. Horrela, proba guztietan parte hartu zuten, nagusien Dekatloia izango balitz bezala.
Hona hemen altuera eta hesietako argazkiak.
Luzeeran ere beroketa ariketak egin zituzten beste taldeko lagunekin batera.
Egun paregabea joan ginen guztiontzat!!!           
Konbinatuak eta martxa

MARTXA BIKAINA!!!

Aurten Kirikiño Ikastolako neska-mutilak martxa atletikoan estreinatu dira. 
Argazkian gure nesken estilo bikaina ikusi dezakegu. Mutilak gustura baino hobeto, pozik eta barrezka bete zuten froga. Seguruenik berriz ere hurrengo frogan parte hartuko dute. Hori bai, entrenatu beharko dugu.

ORTUELLAKO KROSA 2013

 Gure atleta gazteak ere, Ortuellako krosean gustura ibili ziren. Baita ondo egin ere!
Hemen azkenengo esprinean egindako ahalegina ikusgai.
Animo mutilak!!!
Nagusiak, han korrika egin eta gero, eta soberan geratu zitzaizkien indarrekin saltoka ibili ziren.
Hau bai giroa. Ikusten dugunez, boleibolean  aritzeko prest daude.
Zorionak denoi!!!