2009-12-13

GABONETAKO KROSSA, PORTU 09

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Portugaletera hurbildu gara Kirikiño atletismoko taldekide batzuk, Gabonetako krossean parte hartzera. Eguraldia goibel samarra baina euririk ez, tanta batzuk soilik.
Ume txikienetatik gurasoetara parte hartzeko aukera izan dogu. Hurrengoan guraso batzuen argazkiak ere jarri beharko geunkez, ezta? Oso ondo egiten bait dabe.
Ea ba jende gehiago animatzen dogun.
Azalpenak emotea baino, hobe argazkiak ikustea.
Dakizuenez lasterketako argazki guztiak www.festak.com web gunean jarriko dabez. Tira, hurrengo lasterketararte! Gutariko askok datorren asteburuan Algortako Itziarrren Memorialean egongo gara, animatu zaiteze!!!


1000 OBSTAKULOAK ETA...

Abenduan eta tenperatura freskoa edo hotz samarra egoala, gure E.A atleta bikaina, 1000m obst-ko frogan parte hartzera animatu zan. Horrela Kirikiñok izandako lehenengo parte hartzailea da. Ondo baino hobeto egin ere. Gustokoa iruditu jakon, beraz berriz ere agertzea suposatzen deutsagu. Animo eta segi aurrera!!!

I ATLETISMOAZ GOZATUZ 2009

Gure kadeteak, Bizkaian sortutako I Atletismoaz Gozatuz lehiaketan parte hartu eben pasa den barikuan eta arratsalde-iluntzean.
Horretarako pasa den urteko atleta pare bat eta euren gelako gelakide bat animatu ziran. Bosteko taldea sortu behar zan eta bakoitza hiru frogatan parte hartu behar eban, gero denak erreleboan ere. Frogak: 60m, 60m hesiak, 1000m, 3000m martxa, altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta erreeleboa 5x200m.
Argazkian, bikain parte hartu eta gero gure Markinako lagunekin agertzen dira gure neskak. Markinako taldea garaile urten zan lehenengo ekitaldi honetan. Zorionak beraz eta hurrengorarte!

USANSOLOKO KROSSA 09

Sinestezina bada ere, aurten Usansolon eguraldi ona izan genduan, ondo berotzeko eta ondo baino hobeto korrika egin ahal izateko giro paregabea.


Neskak alebinak, berriz ere, eredugarriak izan dira. Mutilak kasu honetan nahiko alpertutak ibili ziren eta euren etxean lotan geratzea erabaki zuten. Ea hurrengoan ba, gure mutilak nesken moduan gorputzari eragin eta kirola praktikatzera etorten diran.
Argazkian taldearen lasterketa aurreko giroa ikusten dogu, txikitxoak animatuz ibili ziran haien txanda heldu aurretik.
Benjaminetan ordea, betikolez, bai mutilak eta bai neskak primeran parte hartu eben. Gora eta behera doan zirkuitoan zehar izerdia botaz eta giharrei al den etekin guztia ateraz.

2009-11-23

TRIANOKO KROSSA 2009

Aurten ere Trianon egon gara, denboraldiko lehenengoko krossean parte hartzen.


Gure txikiak ikusten dozuenez, pozaren pozez.
Iaz itzelezko euri zaparradea egon bazan, aurten berriz itzelezko haizetea euki dogu.
Kadeteen hitzetan, nahiago dabe euria haizea baino. Tira, hori euria dagoanean erakutsi beharko dabe.
Parte hartzea primerakoa izan zan, orokorrean eta Kirikiñoren partez. Hori bai, Kirikiñoko mutilak, bai alebinak eta Kadete batzuk txartel horia daukie. Ez bait ziran etorri!!!
Benjaminak bikain bai, mutilak eta neskak ere. Lehenengo krossa izateko oso ondo, irteeran izandako despistea hurrengorako konponduko dalakoan zoriondu baino ezin dogu. SEGI HORRELA!!!

Alebinak berriz, neskak primeran eta mutilak etxean lotan, oso txarto!!! Anderrek negatiboa jarri deutse.


Infantilak eta kadeteak ere aurkeztu ziran, mutil pare bat izan ezik, honeek alpertutak etxean geratu bait ziran. Ea hurrengoan!
Hurrengo krossaren zain geratzen gara beraz.

2009-11-16

HERRI KROSSA 2009


Gure atleta txikiak eta ez hain txikiak edo gazteak ere, Bilboko Herri Krossean parte hartzen animatu ziran.

Guraso, seme-alaba, familia, lagun...eta beste 7.500 pertsona inguru batu ginan Bilboko kaleetan, kirola praktikatu eta goiz osasuntsu bat pasetako asmoz.

Eguraldia lagun izan genduan, euririk ez, tenperatura ezin hobea eta ikusle nahikotxo, lasterketa pasa ala animatuz.

Argazkian ikusi dezakezuenez, han elkartu ginan lasterketaren berri emoteko.

Batzuk ibilbide osoa bete eben, beste batzuk apurtsu bat laburragoa eta beste batzuk(txikienak), azken metroetan sartu ziran, helmugara guztiekaz batera sartzeko asmoarekin.

Denak gustura amaitu eben egindako ibilbidearekin. Zeozer aipatzekotan, gure kadeteak 5km egitearekin ez zirela gustura geratu eta datorren urtera begira, ibilbide osoa egiteko asmoa agertu ebela (Horretarako alpertasunak utzi eta entrenatzen jarraitu beharko dabe. Je, je, je!!!)

PISTA DURANGO AZAROAK 14


Gure kadete eta infantilak jo ta ke dabilz txapelketetan murgildurik. Altuera, 150m, 3000m, pisu jaurtiketak...

Momentuz distantzia luzeetako burua Iñigo Marañon da. 3000m-tan parte hartuz eta bere ""errekorra" eginez, ZORIONAK TXAPELDUN!

Abiaduran ostera beste guztiak lehiatu ziran, kurba ziztu bizian eta sprint luzea mantenduz.

Pisuan ere aritu eta gero, altueragaz ere animatu ziran David eta Erlantz. Primeran aritu ziran eta hurrengoan altuera gehiago gainditzeko moduan dagozala erakutsi eben.

2009-11-09

MINI ATLETISMO 1go TOPAKETA

Gure atletarik txikienak, berriz ere erakutsi dabe euren ausardia eta trebetasuna. Oraingo honetan frogetan parte hartzeak, merito edo balio bikoitza euki baitu. Euria eta haizea bortitz baino bortitzago ibili ziralako Zorrotzako pistaren inguruan zehar.
Hona hemen ba, gure benjamin eta alebinak egindako frogen argazki batzuk agerraldiaren barri emoteko.
Gogoratu hurrengo asteburuan infantilen txanda izango dala zapatuan eta guraso eta umeena berriz domekan, Bilboko HERRI KROSEAN.

2009-10-26

Gure atleta nagusiak hasi dira, bai infantilak eta kadeteak. Durangoko pistan izan ginan froga desberdinetan parte hartuz: 80m, 500m, luzeera jauzia eta jabalina jaurtiketa.
Lehenengo asteburua izateko eta ganera batzuentzat, lehiatzen diran lehen aldia, primeran ibili ziran.
Hemendik aurrera dena martxan jartzen da eta laister gure txikiak ere martxan izango dira.

2009-10-13

2009-2010 DENBORALDIA

Dagoeneko denboraldi berria martxan dago. Hona hemen Kadete mailako Bizkaiko atleten selekzio bat. Talde desberdinetakoak eta federakundeko entrenatzaileekaz izandako entrenamenduan. Gero Naroa Aguirre pertigako kirolari olinpikoaren itzaldia izan genduan.
Zapatu paregabea izan zan, entrenatu, bazkaldu eta Naroaren esperientziatik ikasteko aukera.

Gure bikotea Bizkaiko topaketan. Lehenengo entrenamendua non eta Durangon Selekzioagaz batera. NAROA AGUIRRE: KIROLARI OLINPIKOAREN ITZALDIA

2009-03-31

ATLETISMO TOPAKETA BARIKUAN

Primeran!!! Besterik ezin da esan, 40 ume inguru batu ginan Leioako atletismo pistan eta 2 ordu baino arinagoko saio batean hainbat froga egin ziran. Ikastola desberdinetako umeak batu ziran, bai benj, aleb eta infantilak. Hasieran beroketa bat denok batera, gero taldeak egin eta (60m, 80m hesiak, luzeera, pisua, 600 eta 1000m-tak) frogak egin ziran. Umeak oso gustora, danetariko frogak praktikatu eta ikasteko aukera azalpenak batzuk jasotzen ebezala.
Eguraldia ere lagun izan genduan eta horrelako esperientzia bat seguruenik errepikatuko dogulakoan eskerrik beroenak etorri zinien ume eta guraso guztiei eta nola ez antolatzaleari, ANDER, gure alebinen entrenatzailea.
Bere ideia primerakoa eta bere laguntzaileen lana ere eskertzekoa.
Sugoi: Ea besoa arin sendaten dozun! Bestela nire moduko "paketeak" zu baino gehiago ibiliko gara!!!

2009-03-23

AZKEN ASTEETAKO TOPAKETAK

Dantza egiteko aukera ere egoten da. Ondo pasatzearen adibidelez. Nagusiak aurreko asteburuan besoen dantza!!! Alebinak, Aitor eta Leire ipurdi dantza!!! Eta benjaminak tximinoen moduan!!!
Azken asteburu honetan, pistan ibili dira gure atleta batzuk. Hona hemen argazki batzuk. Benjaminak korrika egiteaz aparte luzeeran ere gero eta hobeto.

2009-03-10

LASTERKETA MISTOA 2009

Hau bai giroa, atletismo taldeko partaideak, gurasoak eta entrenatzaileak, baita ikastolatik animatutako hainbat lagun. Gelakideak,gurasoak...eta den-denak ondo pasatzeko eta parte hartzeko prest. Mila esker behin eta berriro entrenatzaileon partez!!! Gainera parte hartzea pasa den urtean bezala, saria ekarri deutso taldeari, berriro ere lehenengo saria eskuratuz. Gure eskerrak eta animoak ere Deustuko Ikastolari eta Colegio Frances-ari. Euren parte hartzea ere txalogarria izan baitzan.

Umeen artean goraipatzekoa da gure infantilak, pasa den urtean, lehenengo postuan enpatea izan baeben, aurten inolako zalantza barik garaileak izan dira. ZORIONAK!!! Ezetz hurrengoan gurasoen kontra?
Eta nola ez, gure kantera dotorea, honeek bai promesak! Giro ona, alaitasuna, gogoa, kiroltasuna, laguntasuna, errespetoa... Zer hobeagorik?
AUPA GURE TXAPELDUNAK!!!!!
Hona hemen guraso eta entrenatzaileak, ikusten danez, honeek ere sasoitsu dabilz. Hurrengoan umeen kontrako zeozer antolatu beharko dogu, indarrak parekatzeko edo konparatzeko. Kontuz atleta gazteak, beteranoak indartsu dabilz eta!!!

2009-02-01

ABADIÑOKO KROSSA

Kaixo lagunak, asteburu honetan denboraldiko azken krossa izan da, eguraldia azkenean lagunizan dogu. Euririk ez da egon, hau bai nobedadea. Haizea ostera lagun eta arerio izan da gaur, batzuetan alde, besteetan kontra hain zuzen ere.

Ikusten dozuenez, txikiak beroketa egin eta lasterketari ekin. Honeek dagoeneko distantziaren beldurrik ez dabe agertzen eta primeran moldatzen dira. Animo eta segi horrela!!!

Alebinak distantzia luzeagoetara moldatzen ari dira eta nola ez euren egin beharrekoa ere primeran egin dabe gaurko egunean ere. Gainera gaurko honetan Ander entrenatzaileaz gain beste fitxaje barri bat izan dabe beroketan lagun, argazkian ikus daikezue.
Infantilak distantzia luzeetan adituak, gehienbat mutilak, euren distantziak gora egiten baitabe lasterketa bakoitzean, oso ondo ibili dira berriz ere. Beraz entrenatzaileon zorionik handienak egindako esfortsuak direla medio. Segi horren eredu hezitzailea izaten, aurrera!!!

2009-01-28

MINI ATLETISMO

Pasa den domekan, gure txikiak mini-atletismoko lehen topaketa izan eben. Gorkak esan bezala, honen antolaketa barria da eta seguruenik gauza batzuk hobeto egingo dira hurrengoan, baina hori bai, goiz arin baten 5 froga egiteko aukera eta piskanaka-piskanaka pista zer dan ikasteko aukera paregabea. Balorazioa beraz guztiz positiboa.
Ea hurrengoan argazkirik daukagun.

INFANTILAK PISTAN

Urtarrilak 17, pista topaketa eguna. Infantilak soilik joateko eguna izan zan. Durangoko pistan beraz ohiko frogetan parte hartu eben, gure neskak euren esperientzia hesietan erakutsiz eta mutilak ostera oraingo honetan jabalina jaurtiketa eginez. Gero abiadura lasterketak (80m), luzeera jauzia eta erreleboak (4x80m) izan ziran.

2009-01-13

MUSKIZ-eko KROSSA

Urtarrilak 11an, Muskiz-era joan ginan. Han oporretan hainbeste turroi jan eta gero, korrika egiteari berriro ekin deutsagu.
Txikietatik, gure benjaminak, honeek bai talde polita.
(Aupa Uxue, gero eta hobeto zabilz, animo eta segi horrela! Hori duk meritoa!)
Gero alebinak, dagoeneko esperientzidunak eta azkenik infantilak, batzuk berriak eta besteak gaixotasunetatik bueltan.
(Aupa Naroa! Gure abiaduran eta saltoan trebea, krossetan ere beti prest. Animo eta aurrera!)
Eguna hotza zan baina giroa paregabea. Gure atleta guztiak primeran ibili ziran. Ondo saiatuz eta parte hartzea goraipatuz.