2014-02-18

ERMUAKO KROSA 2014

Kros denboraldia amaitzeko Ermuara joan ginen.
Han izan ziren gure benjamin, alebin eta infantil ausartenak.
Argazki gutxi ditugu beraz, norbait argazkiak balitu, mesedez luzatu ipini ahal izateko.
Bideoren bat ere badugu, ea montau eta eskegitzerik dugun.

Argazkiak!

2014-02-01

ATLETISMO TXIKIA LA SALLEN 2014

Azken topaketa La Salle ikastetxean izan genuen. Atletismo txikia hain zuzen ere.
Gure atleta txikiak eta ez hain txikiak ere, han izan ziren. Hona hemen argazkiak. Ez dira oso onak, nahiko mugituak atera baitziren. Agian argazkilari hobeagoa topa beharko geunke.
Argazkiak luzatzeko badituzue, eskertuko genituzke.
Mila esker.
Argazkiak!

MUSKIZEKO KROSEAN. 2014

Eguraldi txarrari aurre eginez han izan ziren gure Kirikiñoko ikasle ausartak eta gurasoak ere.
Kros denboraldi amaiera heltzear dago eta azken aurreko topaketan ere primerako lana egindako atleta txikiak ditugu ikusgai hurrengo argazkietan.
ARGAZKIAK!