2011-12-21

MINI ATLETISMO BERRIO OTXOAN

Hona hemen aurreko asteburu honetan izandako topaketaren argazki batzuk.
Gure taldeko txikiak eta ertainak ibili ziren atletismoarekin gozatuz. Ibili eta zelan ibili gainera!!!
Txoriak diotenez, gustura jardun ziren eta emaitzak ere primerakoak izan omen ziren.

Entrenamenduetan praktikaturiko ariketak , eszenatoki gainean ipintea bezalako asuntua da, eta ikuslegoak esaten duen moduan zorionak guztioi egindako esfortsu eta lanagaitik!!!
Animo eta segi aurrera!!!

2011-12-16

USANSOLO 2011

Usansoloko krosean ibili ginan. Eguraldi ona eta parte hartzaileak ere, fin ibili ziran.
Urtero moduan kros honetan sufritu behar izaten da ibilbidea amaitu ahal izateko.
Beraz ZORIONAK! joandako guztiei, badakigulako ahalegin handiak egin zenituztela.
Gure entrenatzaile berriak ere, disfrutatzen ibili ziran. Lehenik hori bai, euren umeekaz beroketa, gero krosa eta azkenik nagusien krosak ikusten eta baita ere animatzen ibili ziren.
Gurasoak zer esanik ez. Hemen adibide txiki bat baino ez.
Entrenatzaileek animatzen zaituegu, hurrengo jardunaldietan etorri eta seme-alabak animatzeko.
USANSOLOKO ARGAZKI GEHIAGO. HEMEN KLIKATU.

2011-11-22

DURANGOKO PISTAN


Gure kirolariak, berriz ere Durangoko pista parte hartuz. Aurten lehenengo aldiz, eta arraroa bada ere, hotzik ez eta hego hauzearekin.
Seguruenik hurrengoan, hotza, edurra eta danetarik!!!
Oso ondo jardun zuten proba guztietan. Erreleboak, triple jauzia, diskoa, 80 edota 1000m-ko lasterketak.
22 de noviembre de 2011

2011-11-15

TRIANOKO KROSA 2011

Denboraldi berria, krosetan estreinatu dabe batzuk, alebinak eta benjaminak adibidez.
Trianon, urterolez lehenengo krosa izan da asteburu honetan eta primeran ibili ziren gure atleta txikiak eta ez hain txikiak ere.
Kasualitatea izan zan baina egun berean Bilboko Herri krosa eta Behobia-SS izan ziren, orduan gure taldeko kide batzuk beste lasterketa horietara joatea erabaki zuten.
Urte garaia ikusita, inoiz baino denbora hobeagoa euki dogu, haizea alde batera utzita.
Zorionak beraz kirola praktikatzen ibili zinien guztiei.
Argazki gehiago ikusi nahi badozuez, klikatu azpian dagoen argazkian.
Triano 2011

2011-11-09

2011,2012 DENBORALDIA



Atletismo denboraldi berria hasi da. Dagoeneko nagusiak, gure infantilak, Basauriko pistara pare bat aldiz joan izan gara.
Giroa primerakoa, nahiz eta bigarren asteburuan euritan egon.
Mutil eta neska barri batzuk dagoz taldean eta ondo baino hobeto hasi dira. Apurka-apurka euren frogarik gustokoenak probatzen joango dira, hemendik aurrera gero eta hobeto ibili ahal izateko.





PIsta infantilak (Urria, azaroak 5)
Argazki gehiago ikusi gure badozuez, egin klik goiko argazkian.

Ea, kroseko argazkiak ere hurrengoan eskegitzen doguzan.
Segi entrenatzen!!!

2011-06-09

GURE NESKAK ETA VIRGINIA BERASATEGI

Familiaren lasterketa aprobetsatuz, gure neska infantilak, Virginia Berasategi, Europa ta mundu mailan iraupen luzeko triatloietan irabazlea danarekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten.
Zorionak gure neskei egindako denboraldiagaitik eta animo Virginiari hemendik aurrera ere, eta mila esker argazkirako erakutsi eban amabilidadeagaitik.


ALTUERA JAUZIA, EUSKADIKO TXAPELDUNA 2011

.Hara, zelan amaitu dogun denboraldia.
Alebinak itzelezko finalak egin eta gero, Bizkai mailan puntan daudela erakutsita, infantilak ere ondo ibili dira. Eta hori gutxi balitz, David Izcarak urrezko Bizkaiko markarik onena lortu dau, 1.,59zm. Marka hau dala ta ,Bizkaiko selekzioak deitu eta bere izenagaz Mendizorrotzara joan zan. Euskadiko txapelketa.
Joan eta irabazi!!! EUSKADIKO TXAPELDUNA!!!!
Argazkietan ikusten dan bezala, domina lehenengoko postuan eskuratu eban.
ZORIONAK DAVID!!!