2011-12-21

MINI ATLETISMO BERRIO OTXOAN

Hona hemen aurreko asteburu honetan izandako topaketaren argazki batzuk.
Gure taldeko txikiak eta ertainak ibili ziren atletismoarekin gozatuz. Ibili eta zelan ibili gainera!!!
Txoriak diotenez, gustura jardun ziren eta emaitzak ere primerakoak izan omen ziren.

Entrenamenduetan praktikaturiko ariketak , eszenatoki gainean ipintea bezalako asuntua da, eta ikuslegoak esaten duen moduan zorionak guztioi egindako esfortsu eta lanagaitik!!!
Animo eta segi aurrera!!!

2011-12-16

USANSOLO 2011

Usansoloko krosean ibili ginan. Eguraldi ona eta parte hartzaileak ere, fin ibili ziran.
Urtero moduan kros honetan sufritu behar izaten da ibilbidea amaitu ahal izateko.
Beraz ZORIONAK! joandako guztiei, badakigulako ahalegin handiak egin zenituztela.
Gure entrenatzaile berriak ere, disfrutatzen ibili ziran. Lehenik hori bai, euren umeekaz beroketa, gero krosa eta azkenik nagusien krosak ikusten eta baita ere animatzen ibili ziren.
Gurasoak zer esanik ez. Hemen adibide txiki bat baino ez.
Entrenatzaileek animatzen zaituegu, hurrengo jardunaldietan etorri eta seme-alabak animatzeko.
USANSOLOKO ARGAZKI GEHIAGO. HEMEN KLIKATU.