2013-11-17

BILBOKO HERRI KROSA 2013

Denboraldi berria hasi da orain aste batzuk. Dagoeneko gure infantilak eta kadeteak hiru asteburu daroe lehiaketetan murgildurik.
Asteburu honetan berriz, Herri krosean izan gara, bai guraso, ikasle eta monitoreetako batzuk ere.
Eguraldiak ez du lagundu, baina ikusten dugunez aurpegi ona jarri eta han izan gara.
Hasiera da baina, denboraldi honetan, berriz ere denok batera korrika egin ahal izateko aukera izango dugu ziur.
Animatu gaitezen beraz, zapatilak jantzi eta noiz-behinka korrika egitera.
Aupa Kirikiño Atletismo taldea eta zorionak gaur Herri Krosean parte hartu duzuen guztioi.