2013-12-23

ATLETISMO TXIKIA KIRIKIÑO (2013-12)

Aurten Kirikiñon izan dugu atletismo txikiaren bigarren jardunaldia.
Gustura izan ginen eta esan beharra dago antolaketan lagundu zuten guztiei esker primeran urten zela.
Beraz eskerrik beroenak, ikastolako langile desberdinei, kirol koordinatzaileari eta noski bolondres etorritako infantilei eta G.R maisuari ere.
Gure atleta txikiak oso ondo ibili ziren froga guztietan, abiaduran, hesietan, vortexean, multisaltoetan eta noski, erreleboetan.
Argazkiak ikusteko, klik behean eta norbait argazki gehiago baditu, mesedez luzatu guri.
KLIK!

2013-12-22

USANSOLOKO KROSA 2013

Egun paregabea, giro ederra, zubia eta Usansoloko kros zirkuitoa.
Han izan ginen berriz ere ikastolako atleta txikiak eta gazteak.
Lasterketa bikaina egin zuten han izandako guztiak, distantziei neurria hartuz eta helmugan jasotako sariaz gozatuz baita ere, je, je!
Hemen ikusgai argazki batzuk! KLIK!

2013-12-04

ATLETISMO TXIKIA (Artunduaga, 2013-11-30)

Aurreko asteburuan,  artunduagako kiroldegian izan ginen Atletismoko txikiaren topaketa dela ta.
Han batu ginen benjaminak eta alebinak eta horrela: 60m hesiak, 60m, Vortex jaurtiketa, luzeera jauzia eta erreleboak egin genituen.
Han gertatutakoaren argazki batzuk, hementxe.

Datorren asteburuan, usansoloko krosean izango gara, baita Portugaleteko gabonetako krosean.