2013-05-11

BIZKAIKO TXAPELDUNAK 2013. ZORIONAK!!!

Asteburu berria eta gure infantilak sasoitsu dabilzela erakutsi dute, nahiz eta euren lehenengo urtea izan.
Zoriondu beharra daukagu talde guztia erakutsi duen gogo eta giro ezin hobeagaitik. Eta nola ez, letra maiuskulaz, Aitor Ibáñez Bizkaiko altuera txapelduna eta Jokin Kortazar, 220m hesietan txapeldun eta 2. altueran. 
Sekretua ikusgai goiko argazkian: Zorte onaren pin bat, bata besteari utzita.

Zorionak ere Estitxuri, Kirikiño ikastolan 3ooom martxa egin duen lehenengoko atleta, eta ondo egin ere.
Argazki gehiago ikusteko: KLIK HEMEN!!!

2013-05-10

BIZKAIKO TALDEEN FINALAK

 Pasa den asteburuan taldeetako finalak ospatu ziren Basauriko kiroldegian.
Han alebinak eta infantilak joan ginan.
Alebinak lehenengo urtea izanda, primeran ibili ziren. Sailkapenean 4. postua lortuz.
Infantilak ere lehenengo urtea kategoria honetan baina hori bai esperientzia gehiago erakutsiz. 2. postuan gelditu ziren. Hori bai, lehenengoekin puntu berdinekin berdinduta. Beste talde honek, lehenengo postu bat gehiago lortu zutenez froga guztiak kontutan hartuz, garaile urtenzen.

PRIMERAN eta ZORIONAK beraz gure alebin eta infantilentzat.
Hurrengo asteburuan banakako finalak. Infantilak 11n eta 18an alebinak.
Ea batenbat Euskadiko txapelketarako sailkatzen den. Zorte on danori!!!

GURE ARGAZKI BATZUK KLIK
BESTE ARGAZKI BATZUK IKUSTEKO KLIK HEMEN!!!