2012-12-12

USANSOLOKO KROSA 2012

Zubia izanda eta hala ere, han izan ziren gure atleta bikainak. Zapatilak jarri eta eguraldi ezegonkorrari aurre egiteko moduan. Baten bat, zapatila galdu ere egin zuen, baina tira itzelezko gogoa erakutsi zuen, baita gogortasuna ere, zirkuitu guztia zapatila barik amaitu ahal izateko.
Gure gaztetxoak ere, han izan ziren denboraldiko krosik gogorrena amaituz.
Zorionak danori!!!
usansoloko krosa 2012

2012-11-21

AZAROAK 17, 18

Danetarik izan genuen asteburu honetan. Zapatuan pista Basaurin eta domekan animatu zirenentzat Bilboko Herri krosa.
Pistan beti bezain ondo. Baina Herri krosean ostera, jende gutxi animatu zen gure taldetik. Egia esanda benjaminak eta alebinak ez ziren agertu. Lotan egongo ote dira??? Edo alpertutak, nork daki!
Ea datorren domekan krosean ikusten doguzan.


2012-11-15

AZAROAK 10 ZORROTZA


Pasa den asteburuan Zorrotzako pistara joan ginen berriz ere, pista lehiaketa zala eta.
Han froga guztietatik deigarriena eta destakatzeko, Jokinek hesiekaz borrokatzen ibili zala lasterketa osoan zehar. Berak esanda: "Nire hesiak altuagoak izan dira!!!"
Beste frogetan denak oso ondo ibili ziren, bai jauzietan edo korrikako frogetan.
Txalo hanbdia merezi dute, 3000m-tako frogan parte hartu zutenak, egindako esfortsuagaitik. Zorionak!!!
Ea hurrengo asteburuan berriz ere ondo edo hobeto egiten dugun.

Pd: Domekan ere, Herri-Krosean parte hartzera animatzen zaituegu!!!
Argazkiak hemen:


2012-10-30

URRIAK 27 DURANGO

Denboraldi berria hasi da. Non eta Durangon eguraldi paregabearekin, je, je!!!
Han izan ginen guztiak, pistako frogetan parte hartu eta talde desberdinetako kirolariekin berriz ere elkartu ginen.

Argazkiak hemen behean klikatuz!!!


30 de octubre de 2012

2012-05-29

AURTEN ERE BAI!!!

Urte osoan primeran ibili gara berriz ere.
Benjamin guztiak gero eta trebetasun gehiago erakusten. Bai krosetan eta mini-atletismo topaketetan parte hartzen eta giroaz gozatzen.
Alebinak guzti horretaz aparte, Bizkaiko txapeldunak izan dira taldeko sailkapenetan. Eta banaka ere primerako emaitzak lortuz.
Infantilak ere oso ondo amaitu dabe denboraldia eta Naroa Martín Bizkaiko txapeldun izan da altuera jauzian.


Anne Martínez ere 4.a izan zan Bizkaiko txapelketan pisu jaurtiketan eta biak batera Euskadiko txapelketara joan ziran Bizkaiko selekzioarekin.