Gure atleta txikiak eta ez hain txikiak edo gazteak ere, Bilboko Herri Krossean parte hartzen animatu ziran.
Guraso, seme-alaba, familia, lagun...eta beste 7.500 pertsona inguru batu ginan Bilboko kaleetan, kirola praktikatu eta goiz osasuntsu bat pasetako asmoz.
Eguraldia lagun izan genduan, euririk ez, tenperatura ezin hobea eta ikusle nahikotxo, lasterketa pasa ala animatuz.
Argazkian ikusi dezakezuenez, han elkartu ginan lasterketaren berri emoteko.
Batzuk ibilbide osoa bete eben, beste batzuk apurtsu bat laburragoa eta beste batzuk(txikienak), azken metroetan sartu ziran, helmugara guztiekaz batera sartzeko asmoarekin.
Denak gustura amaitu eben egindako ibilbidearekin. Zeozer aipatzekotan, gure kadeteak 5km egitearekin ez zirela gustura geratu eta datorren urtera begira, ibilbide osoa egiteko asmoa agertu ebela (Horretarako alpertasunak utzi eta entrenatzen jarraitu beharko dabe. Je, je, je!!!)
1 comentario:
Beno, 5 kilometro erraz egiten badituzte ez dut uste arazorik edukiko dutenik domekan Trianoko krosean 1700 metro egiteko...
Publicar un comentario