
Primeran!!! Besterik ezin da esan, 40 ume inguru batu ginan Leioako atletismo pistan eta 2 ordu baino arinagoko saio batean hainbat froga egin ziran. Ikastola desberdinetako umeak batu ziran, bai benj, aleb eta infantilak. Hasieran beroketa bat denok batera, gero taldeak egin eta (60m, 80m hesiak, luzeera, pisua, 600 eta 1000m-tak) frogak egin ziran. Umeak oso gustora, danetariko frogak praktikatu eta ikasteko aukera azalpenak batzuk jasotzen ebezala.
Eguraldia ere lagun izan genduan eta horrelako esperientzia bat seguruenik errepikatuko dogulakoan eskerrik beroenak etorri zinien ume eta guraso guztiei eta nola ez antolatzaleari, ANDER, gure alebinen entrenatzailea.
Bere ideia primerakoa eta bere laguntzaileen lana ere eskertzekoa.
Sugoi: Ea besoa arin sendaten dozun! Bestela nire moduko "paketeak" zu baino gehiago ibiliko gara!!!
1 comentario:
Lehenengo eta behin, eskerrak ematea umeei eta gurasoei, topakeraren oinarri izan zirelako. Laguntzaileei eta beste entrenatzaileei, prestakuntza eta antolaketan laguntzeagatik eta nola ez, Landerri, topaketa hau egiteko euskarri garrantzitsuenetarikoa izan zena.
Espero dugu urte honetan beste bat ospatzea eta ume gehiago batzea oraindik. Gainera, bukatzeko, gurasoen arteko 100 metroko txapelketa bat eta 1000 (edo 1500) metroko beste bat egitean pentsatzen ari gara, beraz, entrenatzen hasi! Aste santu honetan, denbora izatekotan, hurrengoa antolatzen hasiko gara, prestatu zaitezte!
Publicar un comentario