2009-03-10

LASTERKETA MISTOA 2009

Hau bai giroa, atletismo taldeko partaideak, gurasoak eta entrenatzaileak, baita ikastolatik animatutako hainbat lagun. Gelakideak,gurasoak...eta den-denak ondo pasatzeko eta parte hartzeko prest. Mila esker behin eta berriro entrenatzaileon partez!!! Gainera parte hartzea pasa den urtean bezala, saria ekarri deutso taldeari, berriro ere lehenengo saria eskuratuz. Gure eskerrak eta animoak ere Deustuko Ikastolari eta Colegio Frances-ari. Euren parte hartzea ere txalogarria izan baitzan.

Umeen artean goraipatzekoa da gure infantilak, pasa den urtean, lehenengo postuan enpatea izan baeben, aurten inolako zalantza barik garaileak izan dira. ZORIONAK!!! Ezetz hurrengoan gurasoen kontra?
Eta nola ez, gure kantera dotorea, honeek bai promesak! Giro ona, alaitasuna, gogoa, kiroltasuna, laguntasuna, errespetoa... Zer hobeagorik?
AUPA GURE TXAPELDUNAK!!!!!
Hona hemen guraso eta entrenatzaileak, ikusten danez, honeek ere sasoitsu dabilz. Hurrengoan umeen kontrako zeozer antolatu beharko dogu, indarrak parekatzeko edo konparatzeko. Kontuz atleta gazteak, beteranoak indartsu dabilz eta!!!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire animorik handienak, txaloak...parte hartu eben ume zein guraso guztiei. Segi horrela!!!

Ander dijo...

Aupa Kirikiño!

Hori bai dela giro ona eta atletismoa gustoko izatea. Horrela jarraituz gero Bizkaiko atletismoaren kanteran bihurtuko da!